XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hobekuntza bat sumatzen du nire laguntzaz.

Bere nia-ri ezarri zitzaizkion mugapenak desagertzen dira eta sendatu egiten da. Zuzen al diot horrela?

Ongi, ongi! Ikusten dudanez, sendagile ez den bat analitikari egin dudala aurpegiratuko didate berriro niri.

Oso zuzen zereganatu duzu guztia!

Buruz ikasitakoa esan ohi den bezala errepikatu dut zuri entzun dizudana.

Ezin irudika dezaket eta nola jokatuko nukeen, eta ulertu ere ez dut ulertzen horrelatsuko lan batek zergatik eskatzen duen eguneroko ordu bat hainbeste hilabetetan zehar.

Pertsona arrunt batek ez baitu hainbeste bizipen izan normalki, eta haurtzaroan erreprimitu izan dena gauza berdina izanen baita, seguraski, kasu gehienetan.

Hala eta guztiz ere, era guztietako gertakarien berri jasotzen da analisia bideratzerakoan.

Hona adibide bat: gaixoak kontatzen dizkizunetatik berak ahazturik dituen bizipenei eta erreprimiturik dituen irrika-eraginei antzematea lan nekeza gertatuko litzaizuke seguruenik ere.

Hasieran zuretzat ere beretzat bezain zentzu gutxi duen zerbait esaten dizu.

Analizatuak, ohikotasun guztien aurka esaneko izanaz, aurkezten dizun materiala oso modu berezian tratatzeko erabakia hartu beharko duzu.

Landu gabeko meakinetik, prozesamendu berezi batzuen bitartez, baliozko edukia lortu ohi den bezalatsu.

Agian bilatzen ari zaren baliozko eduki gutxi duten tonelada eta tonelada meaki lantzera prestaturik egon beharko duzu.

Horixe litzateke tratamenduaren hedapenerako arrazoi bat.

Zure adibideari jarraituz, nola tratatzen duzu landu gabeko material hori guztia?.

Zera suposatuz, gaixoaren aitorpenak eta burutapenak bila gabiltzanaren desitxuraketak baino ez direla, zeharresanen antzekoak(...)